harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 

 


Paddy Rekalde (Susa)

Liburua

portada

BILBO DUB KRONIKAK

Eta halakoxea da poema bilduma hau, hitzetan zuzena eta gordina, gordinak diren bezala kontagai dituen giro marginalak, jende baztertua, galtzaileen erretratuak eta miseria: jonkiak, prostitutak, agureak, etorkinak, kaleko jendea, tabernazuloetako biztanleak… Paddy Rekaldek paradisua non dagoen ohartarazten digu, edota Charles Bukowsky, Gabriel Aresti eta Celso Emilio Ferreiro hiru końaken aurrean juntatzeko kapaz da. Gabriel Arestiri ere gutunik idazten dio: “Gabriel / Jaungoikoa / Ez da Otxarkoagan jaio / Ezta Larraurin hil ere / Punk-rocker haiek abesten zuten moduan/ Jaungoikoa / puten plazer oihuak / bezain faltsua da”. Paddy Rekaldek Bilbori buruz hitz egiten du, baina agertzen diren hainbat gai hiritzar horrez gaindikoak izan daitezke/dira. Deustuko idazlea zuzena da, eta parekotasunik aurki genezake bere idazkeraren eta rockaren estilo zuzenaren artean, poema freskoak eta irakurtzeko errazak baitira, zeharbideetan galdu edo sartu gabe. Eta ez dira gutxi musikari egiten dizkion erreferentziak liburuan zehar. Ratoka edo tita batean irakurriko duzu poema sorta hau (48 poema dira guztira) eta rock talde batean jotzen baduzu idei edo letra iturri polita izan daiteke. Bibo dub kronikak (2004) aurretik, Paddy Rekaldek ondoko lan hauek argitaratu ditu: Aizu Paddy eta Whiskey koloreko gauak ipuin liburuak, Sex Abaroa poesia liburua eta Rebel mayo colorao nobela.

 


Documento sin título

Arrasateko udala

Forki kazetariak aurkezpen testuan dioen moduan, komunikabideetan lan egiten dugunoi asko gustatzen zaizkigu zerrendak egitea, ranking-ak, aukeraketak.

Janette Beckman

Egia da liburua argitaratu zenetik jada pare bat urte pasa direla eta ikuspuntu artistikotik argazkiak ez direla ikusgarriak. Hala ere, Janette Beckman argazkilari ingelesak bilduma honetan jasotzen dituen argazkiek XX. mendearen azken laurdenean New York hirian bizi izan zen rap eta hip hop eszena interesgarriaren isla dira.

100 portadas (Atiza)

Gasteizko komiki-aldizkariaren 100 azal jasotzen dituen formatu txikiko liburua argitaratu du Atizak. 100 azal, 21 urtetan zehar argitaraturikoak, lehenengotik hasita (1987ko ekaina) ehungarreneraino, 2008ko irailean argia ikusi zuena.

Robert Kirman + hainbat marrazkilari (Planeta de Agostini)

Zortzigarren zenbakira heldu da jada (AEBetan bederatzigarren edo hamargarrenean daude jada) Robert Kirman gidoilariak sortutako Los muertos vivientes (The walking dead jatorriz) komiki saga, geroz eta jarraitzaile gehiago dituena.

Aitor Arregi ‘Txisto’-ren argazkiak (Andoaingo gaztetxea)

Aitor Arregi ‘Txisto’-k (1960-1994) kontzertuetan egin zituen zuri-beltzezko 3.000 argazki baino gehiago ikusten ahal dira orrialdeetan eta liburuarekin batera argitaratu duten DVDan. 80ko hamarkadaren erdialdetik 90eko hamarkadaren hasierara arte egin zituen aipatu argazkiak, ia denak Andoaingo gaztetxean.

Euskal Herriko musika talde gazteen gida (Gazte sarea)

Euskal Herriko musika taldeen Musikagida 09 txalotu baino ezin dugu egin. Gaztesareako jendeak lan bikaina egin du alde guztietatik begiratuta. “Baina…” gutxi jartzen ahal dira holako lan bati.
 
     
footer