entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Aldizkariak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Aldizkariak

Sagardantza 2003-09-08

Musika Gida Arrasateko udala

Dokumentu erlazionatuak
Forki kazetariak aurkezpen testuan dioen moduan, komunikabideetan lan egiten dugunoi asko gustatzen zaizkigu zerrendak egitea, ranking-ak, aukeraketak. Entzun! aldizkarian urtero bozkatzen ditugu gure disko kuttunak, musikariei zein adituei 10 kantu aukeratzeko eskatzen diegu, eta abar eta abar… Arrasateko udalak berriki argitaratu duen Musika Gida liburuxkaren kasua da. Hamar musikarik (gehienak euskal herritarrak) beste horrenbeste disko kuttun aukeratu dituzte. Anari, Coti, Evaristo, Fermin Muguruza, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Ines Osinaga, Iñaki salvador, Carlos Tarque eta Gorka Urbizu dira aukeratzaileak. Besteengandik ikasteko edota kuriositate hutsaren plazerez gerturatzeko gida xumea da honako hau eta artisten aniztasuna kontutan hartuta, aukeratutako diskoen emaitza askotarikoa da inondik inora.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!