entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2010

A way of life Briatore

Ska CD
Andaluziako boskotea da Briatore, Malagakoa hain zuzen ere, ska egiten duena eta bere estreinako lana aurkeztu berri duena. Haize sekziorik ezean, teklatuarekin borobiltzen dute euren soinua, garbiki Two Tone garaiko moldeetan inspiratua dagoena, non punk eta rockaren oihartzunak falta ez diren horrexegatik.
Euren soinuaren eragin garbiena The Specials handiak izan litezke, nahiz eta Madness, The Beat, The Selecter eta enparauen ukitua ere baduten. Baina ez hori bakarrik, The Clash-en eraginak ere sumatu ditugu, diskoko bigarren abestian garbien: A boy with a gun on the road eta garaje zantzuak ere han hemendik.
Gainera, Kraftwerk alemaniarren The Model abestiaren ska bertsioa egiten dute, eta bikain egin ere, The Mod-el birbataiatuz. Erritmoa geldotzera ere ausartzen dira reggaeruntz abiatuz Try one
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.