entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2018-03-13

ABEREH Erik Berganza

Hainbat hardcore-punk taldetan ibili ondoren, gaur egun oraindik Estricalla taldeko baxu jolea dugun Erik Berganza bizkaitarra Abereh deitu bakarkako proiektu berriarekin datorkigu. Oraingoan, gitarra apala alde batera utzi eta Zaunka datoz arin izeneko lehen disko honetako kantuak gitarretan oinarritu ditu. Hsker Du, Dinosaur Jr edo Pearl Jam bezalako taldeek kantu lasaiagoak edo bertsio akustikoak rockaren jarrera eta intentsitate berarekin jotzeko duten gaitasunak lilluraturik, diskoko 7 kantuetan zehar, 90. hamarkadako rock alternatiboaren eta grunge-aren eragina da nagusitzen dena. Halere, ahotsa, gitarra eta reverb efektua baino ez dituzu aurkituko hemen, diskoa ixten duen ZHDD kantuan izan ezik, hor gitarraz gain, baxua eta bateria entzun baidaitezke ere. Orokorki, soinua nahiko zikina da,  musika estilo horrek eskatu bezala. Guztiz azpimarragarria ere, Eneko MobyDick lagunaren kolaborazio zirraragarria, Mundua sutan kantuan entzun daitekena. Eddie Vedeer-ek berak ere ez zion kantuari emozio gehiago jarriko.

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.