entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2017-08-02

Adorez Humus


Humus taldea bere jatorrira itzuli da. Hiruko gisa hasi ziren, laukote gisa ere aritu izan dira, eta hiruko moduan osatu dute lan berria. Kanta oso indartsuak dakartzate. Melodiak arretaz landu dituzte, eta doinu trinkoa, gordina, zuzena, zehatza eta sendoa gauzatu dute Karlos Osinagarekin, Bonberenea estudioan. Taldeak jendaurreko emanaldietan transmititzen duen indarraren eta intentsitatearen ispilua da diskoa. Taldekideek dioten bezala, agertokia baita beren toki naturala. Formatu polita du, dotorea. Lau kantaz osaturiko EP bat da, eta hamar hazbeteko binilozko disko bat eta CD bat barnebiltzen ditu. Lau abestiak binilozko diskoan zein CDan entzun daitezke. Tzesnek ederki egin die diseinu lana. Edukia ere ederra da. Rock eta post-hardcore ukituak nabari daitezke kantetan, baina, batez ere, kemen eta grina handiz aritu direla grabazio saioetan. Adorez abestian Glaukoma taldeko Juantxo Arakamak abestu du, eta rap-metal kutsuko kanta osatu dute. Doinuetan bezala, hitzetan ere gordin egin dute gogoeta, barkamena, adorea, beldurra, besteekiko menpekotasuna eta beste hainbat sentimenduren edo egoeren gainean.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.