entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Jabier Lopez 2012

Al borde de la ruta Microguagua

Reggae CD
Al borde de la ruta. Al borde de la ruta.
Bartzelonako Kasba music diskoetxeak "pagotxa" aurkitu du (hitz egiteko modu bat da) mestizaiaren uretan. Kataluniatik dozenaka talde datozkigu erritmo beroen nahasketan bidea aurkitu dutenak (gehienetan festara bideratuta, patxanga egiten ez dutenean). Kashba music-ek urteak daramatza halako taldeak argitaratzen. Eta Microguagua ere zaku zabal horretan sar genezake, nahiz eta bere hirugarren diskoan, Al borde de la ruta, doinu jamaikarrak eta, bereziki, reggaea diren taldearen soinuaren bizkar hezurra, patxanga erabat gaindituz eta beste maila batera goratuz euren eskaintza, roots doinuetara bideratuz. Konte Hirian elkartu ziren jatorri desberdinetako musikari hauek ofizioa badute (2006an sortu ziren). Ofizioa diogu, melodia eta letra kaletar eraginkorrekin nahastua. Ordea, kantu batzuen doinua errazegi aurreikus daitekeela iruditu zaigu edo, behintzat, lehen entzunaldian errazegi sartzen diren horietakoak direla (horrek daukan arriskuarekin). Hala ere, disko honen bertuteak azpimarratu nahi ditugu orain eta hemen, gutxi ez direlako.  
Bukatzeko, esango dugu Roberto Sanchez-ekin batera grabatu eta ekoiztu dutela diskoa –Robertoren eskua ez da edonolakoa lagunok!–. Masterizazioa berriz, Ibon Larruzeak (Eurdia) egin du.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!