Disko honen estiloa izendatzeko garaian "askotarikoa" baino ezin izan
dut jarri, oso zaila bait da Liz Harris-en musika lainotsuari izen bat
ematea. Folk? Ambient? Noise? Shoegaze? Pop?... Ez bata ez bestea eta
danetarik pixka bat. Era batera edo bestera Kranky diskoetxeak bere
azken bi lanak CD bikoitzeko album moduan argitaratzean, ordu t'erdiz
bere edertasun likidoaz gozatzeko aukera paregabea ematen digu.
Nolabait
esateko, ganbara batean aurkitutako kasete edo gramofono zikin zahar
batetik hartutako musika dirudi honek
Nolabait
esateko, ganbara batean aurkitutako kasete edo gramofono zikin zahar
batetik hartutako musika dirudi honek. Denboraren poderioz gastatuz eta
hauts geruza baten azpian murgiltzen joan diren grabazioak eta
pixkanaka jatorrizko soinutik aldentzen joan direnak, erabat ezberdina
eta berria den beste zerbait sortuaz. Zentzu horretan, Leyland Kirby (The Caretaker) eta gaur eguneko hainbat artistek egiten dituzten soinu
manipulazioekin parekatu daiteke. Baina, beharbada, erreferentzia hori
urrutirago edo aintzinerago eramango nuke nik eta 90. hamarkadako Burial Hex, Cocteau Twins, Hood eta berez bereiziki eta oso gustoko ditudan Flying Saucer Attack-en ondoan jarriko nuke (horretaz ari garela,
noizko azken hauen bidezko berrargitalpen bat?) Alderapenak
alderapen, Liz Harris-en ahots liluragarria da guzti honi zentzua eta
nortasuna ematen diona eta benetan bere lana goraipatzeko arrazoia.
Hortxe dago gakoa eta disko hauen misterioa. Eta bere hortan mantentzeko
ez dut alderapenik egingo, zeuek aurkitu eta goza ezazue.