"Altos vuelos" diskoaren azala.
Estatu espainiarreko indie munduan halako pose intekektuala modan dagoela esango nuke. Egunerokotasunetik surrealismora doazen hitz horien atzean ordea, handiuste asko dago. Sakonenak, originalenak, listoenak, arraroenak... izan nahi dute askok, eta azkenean ergel pedanteak izatera baino ez dira heltzen. Horregatik, Tarragonako (Katalunia) Febrero taldearen
Altos vuelos gure belarrietara heldu denean, eskertu dugu haien freskotasuna, naturaltasuna eta argitasuna, bai arlo musikalari bai letrei dagokienean, han hemenka Stendhal, Kierkegaard, Ravi Shankar, Nietzsche edota Marx aipatzen badituzte ere. Diskoak 10 abesti biltzen ditu, diferenteak elkarren artean:
Superestructuras-en epikotasunetik
La cuenta atrás-en pop indartsura doazenak,
Invencibles-en positibotasunetik pasatuz. Ah, eta gainera, hemen betelanik ez dago.