entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Iker Barandiaran 2018-03-13

Arteriak luzatu nahi dizkigute BELARMINAK

Sorreran proiektu ezohikoa da Belarminak, Tolosa aldean erditutakoa. Sortzaileak Tortura Sistematika, Bukaera, Batzuk eta gordinetik asko zuten beste proiektu batzuetan aritutako Joxi Ubeda, eta Lobo Electrico eta Perros Deshidratados-eko Iker dira. Jarraitzaile bat baino gehiago harrituz lehenengo pausoak akustikoan eman bazituzten ere, gerora talde izaera handiagoa hartu dute. Laukote elektrikoa dira gaur egun eta biluziak ziren abestiak jantzi egin dituzte orain. Izan ere, taldearen sorrerarekin bat ezagutzera emandako 'Lehenengo pausoak' bildumatxoan nagusi zen folka uxatzen joan da beste doinu batzuen mesedean. Hala, orain, iraganeko esperientziatatik urrun bada ere, horren lekua hartu dute gogoz power-popak eta rockak, besteak beste.
Kantu soil eta xuxurlatuenetan (halakorik ere bada!) Igor Arzuaga 'Mara'-ren tonu eta tenpoa erdiesteko gai dira. Bada, baita ere, power-pop gema borobilik nahiz eta distortsioak itota gaiztotu eta rockaren ertzetan gogoz amiltzen den. Pop-rockaren eta post-rockaren arteko gudarik ere bada, eta zuek asmatu nork irabazten duen. Horrez gain, bada 90eko hamarkadako noise-a eta The Clash-en ukitu berezia ere DNAn elkartu dituen kanturik.
Soiltasuna da taldeak jorratu nahi duena eta baita lortu ere, baina itxura horren atzean inguruan zelatan ditugu beti belarminak
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.