entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2014-04-28

Azeriak Bakelite

Blues, Rock CD/10-HAZBETEKOA
Bakeliteren diskoaren azala. Bakeliteren diskoaren azala.
Sergio Llanos (Atom Rhumba, Eureka Hot 4) eta Naiara Anasagasti (Paniks) musikariek osatzen dute Bakelite biko rockzalea. Bermeotik (Bizkaia) datoz. Ep bat eta zenbait kantu solte argitaratu ondotik, Azeriak izenburuko lehen diskoa argitaratu dute oraintsu. 
Hamar kantuko bilduma da, euskaraz interpretatua, rocka eta bluesa ardatz dituena. Zingiratsua batzuetan, reverb aparretan bustita besteetan, bakelitetarrek labankada distortsionatuak eta zorrotzak edo ehundura argitsuak jaurtitzen dituzte, beharren arabera, giro iradokitzaileak lortuz, hori bai, ilun samarrak gehienetan. Baina, batik bat, gitarrei atera dieten zukua eta soinuak txunditu gaitu. Grabazioaren alorrean, Rafael Martinez del Pozoren (Grabaciones de Campo) eskua azpimarratu beharra dago.
Azeriak gure aurtengo disko kuttunen artean sailkatu dugu jada.

Diskoa entzuteko edo erosteko: http://bakelite.bandcamp.com/album/azeriak
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.