Cafe Teatroren errautsetatik datorkigu Iņigo Ingalaterran eta 15
musikariren laguntzaz grabatutako disko honekin. Euskal Herrian inoiz
izan den talde interesgarri eta dotoreenetako baten partaide izanak
abisuaren gainean jarri beharko liguke. Talde haren ildoaren jarraipen
bat espero genezakeen. Eta neurri batean hala da, baina niretzako ez da
nahikoa izan eta disko honen edertasuna kolpean hausnartzeko prest ez
nengoela onartu behar dut? Hamaika aldiz entzun ondoren, tontotuta
jarraitzen dut, liluratuta, nahastuta, erabateko edertasun honen
sekretua deszifratu eta adierazteko gai ez naiz.
Saiatzekotan, folk kutsua hor dagoela esan nezakeen, soinu paisai
lausoak, udazken giroak, konponketa epelak, eta instrumentazio goxoak
nonahi agertzen direla ere
Saiatzekotan, folk kutsua hor
dagoela esan nezakeen, soinu paisai lausoak, udazken giroak, konponketa
epelak, eta instrumentazio goxoak nonahi agertzen direla ere. Zolitasuna
eta hunkigarritasuna bar-bar dariola ere komentatu nezakeen. Cafe
Teatroren disko handien inbidiarik izan behar ez lukeela bota nezakeen
gauza borobiltzeko asmoz. Baina motz geratuko nintzateke. Motz eta
zuhur... Iņigoren lana "txikitzea" litzateke hori. "Estilo ariketa"
arrunt baten mailara ekarriko nuke diskoa. Eta hori ez da bidezkoa, ez,
ezta gutxiago ere. Back and forth zentzurik hoberenean,
traszenditzeko gaitasuna duen disko urri horietako bat baita. Bere
musikak gure barnean izkututa eta betidanik gordeta izan ditugun doinuak
berpizteko gaitasuna duela ematen du. Familiartasun arraro bat
sentitzen da entzutean, baina ez dago zehazki kokatzerik, nolabaiteko
memoria kolektibo batean edo antzeko zerbaitean ez bada. Ez dakit,
"traszendente" xamar jartzen ari naizela uste det. Esan dizuet diskoak
tontotuta naukala. Hobe isiltzea eta bihotz bihotzez gomendatzea.