entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2017-04-19

BH036 Ekiza

Bakarkako lehen disko honekin, Willis Drummond lapurtar rock taldeko kantaria eta gitarrista den Jurgi Ekizak aurpegi berri bat erakutsi digu. Ezinbestean, bere bihotzeko taldeekilako alderatzeak saihestezinak dira, bereziki gitarrak eta anplifikadoreak gorenean jartzen dituelarik. Aldizka Pearl Jam edo Mudhoney oroitarazten dizkigun 90eko hamarkadako rock gitarrero bat kausitzen dugu hemen, baina rock hori lasaiagoa eta samurragoa  izan daiteke ere. Bai, Bertrant Cantat edo Troy Von Balthazar baten indarra eta sentiberatasuna oroitarazten dizkigun egiazko kantari bat da hemen agertzen zaiguna. Intimoagoa, xuxulartzen dakiena eta emozio desberdinak helarazteko gaitasun aparta duena. Disko nahiko iluna da hau. Iluna eta gordina. Bai eta hitzen aldetik ere. Horrelako bat-batekotasun bat nabaritzen zaie kantei, diskoa etxean egina izan den luxuzko maketa bat balitz bezala. Bakarkako proiektu bat izanik ere, Ekizak C
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.