entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2010

Bitterness 25th Coming Fire

Hardcorea LP
Itxi ukabilak eta gorputza tentsioantu lurrari eusteko. Jarri jogailuan Bonbereneak argitara eman duen Bitterness LPa. Zapatilla!!! Azkarrak, zuzenak, indartsuak. Azerelagailua topera zanpatua daramate disko osoan zehar, baina to, melodiari uko egin gabe. Rouse ekarri dezakete gogora foro batean irakurri dugun bezala. Bueno, Rousek abiadura gehiago sartzen dio oraindik. Baina balio du. HC melodikoa egiten dute, baina azukrerik gabekoa. Molde zaharrak daude hemen. Los Angeleseko 79-81 urteak bitarteko punk taldeen moldeak baina askoz azkarrago joak? Hortxe galdera.
Bitterness, eta horretaz seguru gaude, Bonberenean grabatu dute Karlos Osinaga Txapen eskutik. Taldean hardcorearen aitzindariak ditugu eta Donostiakoak dira, Buenawistan izandakoak batzuk. Beste ziurtasun bat: diskoa oso ongi dago eta azala bikaina da. Ah! eta oso oso gutxi jotzen dute zuzenean.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.