entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Garzia Etxe

Bizi Etxe

Iaki Etxezarraga Etxeren bosgarren lana dugu BiZi, bizitzari egindako kanta zintzoa. Ez bakarrik izenburuagatik, azken urteotako bizitzaren poz eta tristurak bultzatuta idatzi duelako baizik: alde batetik, Zigor anaia galdu izanaren jipoia antzeman daiteke; baina, beste aldetik, aitatasunak (bi seme ditu) emandako poza eta heldutasuna ere nabariak dira hitzetan zein abestietan. Bi Begi kantan dioen bezala, Etxek etorkizunari begira egoteko tartea hartu du disko hau konposatzeko; benetakotasuna eta posibitismoa dario BiZi-ri, eta hori ez da oso ohikoa egungo musikagintzan. Pop eta folk kutsuko abestiak dira, biluziak, askotan gitarra akustikoak soilik lagundutakoak. Aitor Gorosabelen (Su ta Gar) laguntza izan du Bizitzaren Musika abestian eta Berrizko herrikide dituen Sei Urte taldearen Bi Mila Hitz abestia moldatu du. Izan ere, Berrizen bertan, Sei Urte taldeak duen Estoldetan estudio-laborategian grabatu du diskoa, Iaki Elortza talde horretako gitarristaren eskutik. Iban Gurrutxuga musikariaren gitarra elektrikoaren laguntza ere izan du diskoa atontzeko. Zintzotasun ariketa sakona egin du Etxek, eskertzekoa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.