entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Txabi@funtsak.net 2006

Bossa n'Stones 2 Askoren artean

Elektronika CD
Beroa heldu eta uda giroa arnastu egiten denean, gasolindegi eta merkatalgune handien apalategiak kresal zaporeko bildumekin betetzen dira. Mintzagai dugun honi ere iraungitze-data berehala helduko zaio eta arrasto gutxi utziko du musikaren historian. Diskoak hamabi kantu jasotzen ditu, Rolling Stones taldearen hamabi kanturen bertsioak, chill-outaren iragazkitik pasatuta, samba ukituez gozotuta, hortaz, publiko guztientzako egina da. Kanturen bat salba dezakegu, Jumpin jack flash esaterako, onartuta ere jatorrizko kantuarekin izan dezakegun inplikazio emozionalarengatik izan daitekeela. Eta ezer gutxi gehiago.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.