entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Rafa Cabeza 2007

Build a Nation Bad Brains

Hardcorea CD
CBGB areto ezaguna itxi behar zutenean zabaldu zen zurrumurrua Bad Brains elkartu egin zirela. Mitikoak dira areto hartan 80. hamarkadaren hasieran eman zituzten kontzertuak (DVDan argitaratuak) eta azkeneko aldiz, hasiera batean, han jotzeko elkartu ziren. Tiroia aprobetxatuz, 2007an disko berria grabatu eta plazaratu zuten: Build a Nation. Betiko Bad Brains aurkituko dituzu disko berrian. Soinu berezi horrekin, hardcorearen ikono bihurtu dena eta reggae piezak tartekatzen dituena. Disko oso duina lortu dute nire ustez. Egia da HR ez dela bere garaian miretsi genuen bera. Taldearen energia ez da berdina inondik inora eta zuzenean, batez ere, faltan botako dugu aspaldiko HR hori. Hala ere, ezin da ahaztu 78tik martxan dagoen talde bati buruz ari garela eta adinean sartuta daudela. Ez da berdina Rolling Stone bat izatea edo Bad Brainseko kide izatea 60 urterekin! Agian taldearen jarraitzailea ez bazara, disko honek ez dizu asko esango, baina taldearen fanatikoei ez die kale egingo. Oroitzapen horiek! AdamYauchek (Beastie Boys) ekoiztu du lana.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!