Cadenas de odio
Hau bai marka. 20 urte gailurraren gailurrean, eta oraindik ere hasierako izpiritu berdina mantentzen dute. Kalitate bikaineko lanak argitaratzen jarraitzen dutelarik, urte guzti hauetan denetik pasatu dute: arrakasta azkarra, diskoetxe propioaren sorrera, jazarpen ideoligikoa eta zentsura... baina beti berean sinestu dute, eta fruituak begi bistakoak dira: estatu mailako talderik onenetako bat bihurtu ziren berehala, eta hala jarraitzen dute oraindik ere. Ikuslego multzo oso zabala daukate eta zentsurak Espainian oraindik ere ikusmin handiagoa izan dezaten besterik ez du lortu.
Gauzak honela,
Cadenas de odio izena duen lan berri bortitza kalean da jada.
Mala sangre, aurreko lanaren maila hain estratosferikoa izanik, afera gogorra zeukaten aurretik, baina lan berria oldarkortasun eta talentuz betea dago. Berebiziko abiaduraz hasten zaigu diskoa
Barrio oscurorekin, hirugarrena den
Contra las cuerdasen moduan. Taldearen alde hardcorezaleenaz gozatu dezakegu hemen, bere osotasunean.
Corruptos, bien artean geratzen dena, diskoaren onenetakoa da, eta S.A.ren abesti brutalen eta estribilo gogoangarrien bildumara pasatuko da, dudarik gabe.
Presunto culpablek tradizio horri jarraitzen dio, eta
Hipocresía santaren indarra eta errepika borobilak berehalako euforia eutsiezin batera garama, honen soinu guztiz internazionala eta klasiko ahaztezinen mailarekin. Kanta hauekin, diskoak hartzen duen dinamika geldiezina da:
Niebla de guerraren soinua eta gitarrak hain dira perfektuak... sinpleki esanda pogoa egiten hasteko gogoa ematen du.
Ningún respeto, Non Servium taldeko Carlosen kolaborazioarekin (hori bai potentzia, mutil!), diskoko basatienetakoa dugu.
Diskoa bere gailurrera iristen da hemen, abesti guzti hauek sortzen duten eraikin erraldoi honi esker. Baina oraindik beste bost dauzkagu zain, eta maila onekoak dira, dudarik gabe.
Bilis y rosas eta
Reactores de muerte, adibidez, goikoen mailara iristen ez diren arren, oso onak dira.
S.A. hemen da. Letrengatik, jarreragatik, abesti birrintzaile guztiengatik, beharrezkoak dira, kontxo. Hor jarraitzen dute eliza, hipokrisia, energia nuklearra, boterea, bidegabekeriak salatzen eta adierazpen askatasunaren alde abesten. Ziur nago askotan saiatu direla taldea beste bide batetik eramaten, hitz zorrotzak alde batera utzi eta musika komertzialago bat egin dezaten, baina presio mota honi eta beste edozeini aurre egin eta berean jarraitu dute. Eta horrek, lagunok, asko balio du. Batez ere bizitzen ari garen garai latz hauetan, non balioa duen gauza bakarra dirua eta fama diren.