entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria 2010

Come and get it! Eli

Soul CD/LP
Ikaragarria den Roll with you lanarekin soul eszena berrian indartsu sartu zen Eli Paperboy Reed gaztea, gure artean ez dauden Sam Cooke, Ottis Redding zein James Brown handien oinordeko duin gisa, soula pasa den mendeko (eta beltzen) kontua soilik ez dela erakutsiz. Bostongo gaztearen hirugarren lana aurreko bien bide beretik dator: eskola zaharreko soula, maitasun hitzak eztarria urratzeraino abestuaz, pasio eta talentuz egina (kiloka ditu bi horiek Elik). Sorpresa gutxi eta gozamen zein magia asko, nahiz eta beharbada abestiak orokorrean aurrekoek baino energia gutxiago duten. Hala ere, guztiz gomendagarria. Time will tell, Pick your battles eta Pick a number maite duzun horrekin dantza lotua egiteko balada aproposak dira. Aldiz, Come and get it!, Tell me what I wanna hear edota rockabilly kutsuko You can run on izerditan blai amaitzeko kantu alaiak dira eta amaitzeko erritmo bizkorreko Explosion eztanda kitzikagarria. Egunerokotasun gogaikarriari irribarrez eta baikortasunez aurre egiteko sendagaia dugu disko hau, erraz harrapatuko zaituen droga goxoa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.