entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2002

Cool Rasta The Heptones

Reggae CD
Jamaikako musikaren historia luzean ohikoak izan dira hiru ahotsez osatutako taldeak. Guztion buruan dira Gladiators, Abyssinians, Culture, Toots & The Maytals, Black Uhuru, Israel Vibration... Ahots nagusia eta koroak. Emaitza inoiz entzun diren ahots joko ziragarrienak izan dira gehienetan. Irlak eman dituen hirukote guztietatik ordea, Heptones izenekoa azpimarratu nahiko genuke oraingoan. Ez dira oso ezagunak gurean, ezta reggae zaletuen artean ere, baina zalantzarik gabe, erreferente dira gaur egun oraindik ere. Bere garaian, soul musikaren eragina izugarria zenean, jamaikar musikak sortu zituen harribitxi goxoenen egileak izan ziren eta gaur egun asko dira, Sizzla horien artean, Heptones taldearen kantuak bertsionatu edota hauen base melodikoak oinarri hartzen dituztenak. Trojan zigiluak, gure zorionerako, 1973-76 urteak bitartean Heptonesek grabaturiko harribitxiak berrargitaratu ditu. Ezinbestekoa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.