entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2010

Denbora Vs kantuak Keu Agirretxea

Kantautore CD
Keu Agirretxea musikari ipurterrea da. Bere militantziaren arrastoa hainbat taldetan (Etsaiak, Psycophony, Fjord...) aurkituko dugu, baina baita bakarka ere, dela Uek edo Keu izenpean. Bere azken diskoak, Denbora Vs kantuak izenburukoak, gitarra jole eta abeslariaren bakarkako ibilbideari eta grinari erantzuten die. Hamar kantu, soberan ezer ez dutenak, faltan ere ez, formatu akustikoan grabatuak, gitarra, baxu, perkusio leun eta tarteka haize instrumentuak lagun dituela.
2010eko hondar aldean argitara eman zuen Denbora Vs kantuak hau, eta ordutik buelta franko eman ditu CD jogailuan. Arrazoia sinplea da: disko honen entzunaldia atsegina eta pausatua da. Eta atsegina da, akustikoa eta biluzia izateaz gain, ongi marraztutako melodiekin eraikia dagoelako. Hitzak berriz, Keurenak ez ezik, Kirmen Uribe, Mikel Etxaburu eta Aiert Goenagarenak dira eta eguneroko gogoetak dituzte mintzagai. Disko entzun erraza eta goxoa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.