entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2016-05-18

Distantzien artean Fetitxe

Rock-Gogorra
Fetitxe taldearen lehen diskoaren azala. Fetitxe taldearen lehen diskoaren azala.
Distantzien artean bandcamp-en.
Euskal hard rockak talde interesgarriak azaleratzen jarraitzen du. Oraingoan, Arrigorriagatik datorkigun laukote batez ari gara, eta egia esan, 2013an jada begia botata genion, 1983 izeneko E.P. hura argitaratu zutenetik. Laukoteak bere horretan jarraitzen du, hau da, garai hartako lau tipo berberak dira: Aitz Gabiria (ahotsa eta gitarra), Ekain Bilbao (baxua), Ibai Aranguren, (bigarren ahotsa, gitarra) eta Jon Ibarra (bateria). Hard rock eta stoner moduan etiketatu genituen, eta estilo zabal horri fideltasuna mantentzen dioten arren, hiru urte hauetan asko hazi den taldea dugu Fetitxe.
Abiadura ezberdinak lantzen dituzte, eta hasiera aski boteretsua ematen diote diskoko onenetakoa den Itxurak itxurez zitalarekin. Zitala bai, baina arnasa hartzen uzten duen horietakoa, gitarrak ka
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.