entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2015-10-21

Divide and Exit Sleaford Mods

Divide and Exit diskoaren azala. Divide and Exit diskoaren azala.
2006an Nottingham aldean sortu bikotearen disko berriak, Austerity Dogs aitzinekoaren urratsak jarraitzen ditu: musika minimalista, baxu potolo errepikakorra, programazio erritmikoa eta Jason Williamson-en ahots eta hitz-jario bereziak. Azken hau, zirikatzaile bat baino gehiago, predikatzaile bat bezala ari da. Ingelera gordin batean, bere aldarrikapenak botatzen ditu ingeles rude boy baten axolagabe ber-berarekin. 14 kantu berri hauek punk ingelesaren izpiritua daukate. Hitzak erdi kantatuak erdi aldarrikatuak dira, Ingalaterra iparraldeko azentu berezi horrekin. Programazioak aldiz, dantzagarriak dira, hala nola Strike Force, Tied Up In Nottz edota A Little Ditty kantuetan.
Abestiek konponketa konplikaturik ez dute, baina, tarteka, teklatu nota batzuk agertzen dira kantu biluztu horien zertxobait apaintzera. Egiazko musika manifestu bat da Sleaford Mods-ek hemen eskaintzen diguna. Bikoteak punkaren, hip-hoparen eta elektro minimalistaren arteko lotura aparta egiten duen errezeta biziki pertsonala badu, halako fusio zaharkitu batean sekula erori gabe.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.