Denboran nahi baino gehiago luzatu da Estricallaren bigarren lan luze honen kaleratzea. Taldeak koska bat gehitu dio bere garapenari, hasierako erritmo azkar eta basatiak, zein hitz errepikakor eta ziztatzaileak sakontasun eta ñabardura ugariz osatu baitituzte. Disko berri honetan 11 abesti aurkituko ditugu; 11 abesti gure burmuinak euforia suntsitzailez betetzeko; 11 abesti sentimenduz beteriko iraultzari gasolina gehitzeko. 11 maitasun eta sarraski abesti. Estricalla, talde bat baino gehiago, denborarekin mutatzen doan izaki bat da. Pano gitarristak taldearekin grabatuko duen azken lana bada ere, jada badute abestiak zuzenean defendatzeko ordezkorik. Bestalde, diskorako kolaborazio berezia izan dutela aipatu beharra dago: X-izpia abestian Bullet Lavolta-ko Yukkie Gipek koroak sartu ditu. Itxaroteak merezi izan du.