entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2004

Echoes The Rapture

Rock CD
Badu orain urtea The Rapture taldearen lehen oihartzunak entzun genituela munduko dantzaleku gehienak hankaz gora jarri zituen House of Jealous Lovers bonbari esker. Geroztik, taldeak lanean jarraitu du eta bere lehen iraupen luzeko diskoa karrikan du jada. Echoes, elektronika, punka, funka, rocka eta jazza lotsagabe elkartzen dituen 47 minutuko nahasketa etengabea da. Energia handiko lana. Horrela, Olio edo I need your love zatiek elektronika eta new wave doinuak gupidarik gabe nahasten dituztelarik, The coming of spring-ek edo Echoes-ek post-punkaren indarra berreskuratzen dute. Open up your heart-ek eta Love is all-ek 70. hamarkadako soinua oroitarazten duten bitartean, Kills-ek breakbeat basatiena jaurtitzen du. Hala ere, diskoak ildo finkoa dauka. Erran daiteke, rock-zale batzuek egin house musika dela, ala house-zale batzuek egin rock&rolla. Zuk hauta
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.