entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Antton Iturbe 2012/10/2

Ekstasis Julia Holter

Elektronika CD
Julia Holterren lana. Julia Holterren lana.
Lotura erlazionatuak
Sorpresaz harrapatu nau disko honek. Hasiera batean, lan honi buruz irakurri nituen erreferentziek bildur pixka bat eman zidatela onartu behar dut. Normalean iruzkinetan edo orri promozionaletan, elektronika “baporetsu” eta gisa horretako kontzeptuak botatzen direnean, edo ahotsek aingeru moduko kualitatea dutela aipatzen denean edota konposizioek egungo soinuen barruan musika klasikoaren aztarnak dauzkatela esaten denean (eta honelakoak irizpide handirik gabe gainera, sarritan esaten dira), susmo txarra hartzen diet hein batean.
Zoritxarrez, hamaika adibide bururatzen zaizkit jarrera hori berresteko, hamaika gainbehera, antzeko komentarioak irakurri ondoren ilusio handiz entzun eta bukatu bezain pronto ahaztu ditudan hamaika abesti eta artista. Gehienetan, era honetako diskoak noraezean galtzen direla iruditzen zait. Edukirik gabeko opari-paper ikusgarriak edo burbuila koloretsuen moduan lehertu eta ezerezean geldituko bailiran.
"Sendoa da, azal ederra dauka eta eduki mamitsua"

Eta adibide horien eraginez eszeptizismo handiz hartu nituen Juliaren inguruan entzundako eta irakurritako goraipamenak. Baina tira, baikor eta entusiasta xamarra naizenez, entzunaldi pare baten aukera eman nion Juliari eta… hara sorpresa! Julia Holter-ena ez da txantxetako gauza. Sendoa da, azal ederra dauka eta eduki mamitsua. Abestiek norabidea, norantza eta helmuga dute. Eta helmuga horretara iristean memorian grabatuta geratzen diren pop inspirazioko doinuak lortzen dituzte. Horixe baita disko hau benetan bereizten duena, abangoardia eta esperimentazio uhin elektonikoen azpian pop kutsuko sentsibilitate, sena eta ikaragarrizko talentua ezkutatzen dela. Kraftwerk-ena bezain dotore eta erromantikoa, Laurie Anderson-ena bezain ausarta, Aphex Twin-ena bezain erakargarri eta misteriotsua. Izen handiak denak, besterik ez zait burura etortzen disko honetaz hitz egiterakoan.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!