Granadako (Andaluzia) Eskorzo taldeak 15 urte bete ditu. Ospatzeko zuzenan grabatutako CD/DVD bat argitaratu dute El encanto de lo irreverente izenburupean. CDak beren jaioterriko El Tren aretoan 2010eko abenduan grabatutako zuzeneko kontzertua dakar. DVDak, zuzeneko horren irudiak ez ezik, El encanto de lo irreverente izeneko dokumentala eta El que tenga amor bideoklipa. Gutizia bat hortaz, taldearen jarraitzaileentzat eta baita fusioaren maitaleentzat. Izan ere, originaltasunz osoz nahasten dituzte rock, reggae, afrobeat, ska edota funk estiloak, sinesgarritasun erabatekoa emanez egiten duten horri, dela pasarte lasaienetan nola dantzagarrienetan, halako "sakontasuna" emanez soinuari. Eskorzo zuzeneko taldea da, askorentzat adibide izan beharko lukeena: nahasketaren ur arriskutsuetan ezin hobeki manejatzen baita.