entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Myriam Garzia 2011

Enaren Geometria Rafa Rueda

Pop-rock CD
Enaren geometria Enaren geometria

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak

Indartsu datorkigu Rafa Rueda, disko berri honekin, Enaren Geometria (autoekoizpena, 2011). Zuhaitz okerretatik gora noa (autoekoizpena, 2009) diskoarekin goia jo zuen, ondo zaindutako ekoizpenean, bai musikalitate aldetik zein bere lagun idazleen hitzei erreparatuta. Oraingoan, kalitate horri eusteaz gain, berak idatzi ditu lirika gehienak, “munduaz dudan pertzepzioa eranstea garrantzitsua iruditu zait”, aitortu digu abeslariak. Horrela, orain arteko lagun idazleengana jotzeko ohiturari muzin eginez eta Hasier Rekondok idatzitako Inor bagina abestia izan ezik, musika eta hitzak bereak dira Enaren Geometria honetan.

Musikariei dagokienez ere badago aldaketaren bat edo beste. Baterian Pi-LT taldeko Xanpe izan du Rafa Ruedak alboan grabazioan, eta lagun zaharrarekin berriz lan egiteaz pozik azaldu da. Baxua Jaime Nietok jo du, eta gitarra Joseba Irazokik. Parte hartzaile berrien artean Txus Aranburu dago, Tapia eta Leturiarekin batera teklatua eta soinua jotzen aritutakoa. Korneta jotzen, Iban Urizar elgoibartarra. Aipagarria da Arkaitz Minerren parte hartzea ere, mandolina eta biolina joz. Disko berria Jonan Ordorikak grabatu eta nahastu Katarain estudioetan.

Pop-rock elektrikoan, erraz murgiltzen da mungiarra. Lehen kantetako popatik (Maleta hutsak, Distantzia, Enara galduak edota Aldiro) jazz hiritarreraino (Izkina izoztuak) edota folka (Inor bagina) zein blues elektrikoa (Hombre lobo) ahantzi gabe. Konponketetan errege, abestiok tolestura bat baino gehiago dute, azalean agertzen den enararen origamizko irudia lez.

Diskoa ez da dendetan salgai egongo, kontzertuetan edota www.rafarueda.net helbidean eros daiteke soilik. Gogor kritikatu du Rafak dendetan kulturari emandako lekua. “Espazioa gero eta murritzagoa da, hala nola egiten den ahalegina, eta disko denda askok itxi dituzte euren ateak edota istear daude”. Lan alferra deritzo abeslariak dendetan egiten den banaketari eta horregatik, kontzertuetan zein internet bidez, soilik, eros daiteke disko berri hau. “Sortzaileok hartu behar izan dugu lan hau ere, gure gain”, azaldu du Rafa Ruedak. Ausardia eta bere publikoarenganako fedea ez zaio falta Mungiako abeslariari.

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!