entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Arkaitz Villar 2013

Eurie Belako

Noise-Rock-Post-punk CD, DIGITAL-ALBUM
Belakoren estreinako diskoa. Belakoren estreinako diskoa.
Lotura erlazionatuak
90eko hamarkadan Getxon sortutako mugimendua etorri zait burura Belakoren lehen diskoa entzutean. Gazte harrapatu ninduen garai horrek nahiz eta talde haietako batzuen zuzenekoaz gozatzeko aukera izan nuen. El Inquilino Comunista izan ziren nire erreferente nagusiak eta hauen tokia bete du orain Belakok nire baitan. Beldur naiz zahar harrapatu nauten, ez baitut lehen bezala nire burua lehen lerroan saltoka ikusten. Baina aitortu beharra daukat horretarako gogorik ez zaidala falta.
Ez dute pareko talde askorik inguruan, baina mugimendu eta garai bateko zati direla iruditzen zait. Atzerrian ikusi dugun mugimendua da agian, baina bertako talde baten hutsunea bete dute eta maila ona erakusten dute diskoan entzun ahal izan dudanez. Asko aldatu dira garaiak eta sare sozialek honelako fenomenoak aurreikusten dituzte, horietako asko gero inora helduko ez badira ere. Belakok amildegi horretan erortzeko arriskua izan du, baina behera beharrean gora egin eta apustu sendoa bilakatu da. Hoberena guzti hau inkontzienteki eta naturaltasun osoz egin duela da.
Gogo handiz hartu ditut lehen estudioko lanean datozen kantuak: Haunted House-en errebeldia adibidez. Nabarmena da Sonic Youth bezalako taldeen eragina, baina lehen momentutik bere nortasuna erakusten duen talde da, batez ere teklatuak ematen dion doinuagatik. Oraindik asko hazi behar den taldea bada ere, ausardia handia erakusten du Vandalism kantu erraldoian. Zaldi Baltza gordin eta ilunaren alboan, synth pop doinuak entzun daitezke False step abestian. Baina momentu alaiak ere sortu dituzte eta hor dago Southern sea (beautiful world). Molly and Pete kantu dotore eta hunkigarriak diskoari dimentsio berezia eman dio.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.