entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2017-04-24

Ezkurrik onenak

Taldekideek 70eko eta 80ko hamarkadetako rock & rolla eta hard-rocka, eta 90eko hamarkadako eskandinaviar rocka atsegin dituztela suma daiteke kanta hauek entzunez. Rock & rolla, rock gogorra eta bluesa kemen eta grina handiz jorratzen dituzte. Kantak gitarra riffekin hasten dituzte, eta gitarren punteoak eta marrazkiak, leloak eta koruak arretaz landu dituzte; kanten moldaketak, oro har. Taldekideak musikari trebeak dira, eta indar handia transmititzen duten abestiak grabatu dituzte, ozen entzuteko modukoak. Grabazio saioetan parte hartu duten gainerako musikariak ere ederki aritu dira: Zaloa Urain (ahotsa), Bart Farrell (ahotsa), Arratiako Luis Iruarrizaga abesbatza, Jorge Trueba (pianoa), Vicent Zaragoza (perkusioak) eta Mayor Asier Garcia (perkusioak). Taldearen aurreko bi lanen segida da disko berria (2013an beren kabuz kaleratu zuten sei kantaz osaturiko disko bat, eta 2015ean Azote kald
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.