entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2015-04-14

Fiesta del 73 / 10 especial Akatz

Ska-reggae SINGLE
Akatzen single berria harribitxi dotorea da. Argazkia: Entzun! Akatzen single berria harribitxi dotorea da. Argazkia: Entzun!
Inoizko sasoi onenean aurkitu dugu Akatz taldea Fiesta del 73 eta 10 especial kantuak jasotzen dituen zazpi hazbeteko single honetan. Azpimarratuko dugu, inoizko soinu onena atera dute bilbotarrek: dotorea, heldua eta eskarmentuduna, baina freskotasuna galdu gabe. Ardo ona bezala, ongi ondutakoa.

Madrilgo Liquidator zigiluak disko jartzaileentzako edizio mugatu gisa aurkeztu du single hau. Eta egia izango da, baina pintxadiskosa ez bazara eta erritmo jamaikarrek txoratzen bazaituzte, ez galdu harribitxi hau eskuratzeko aukera. Merezi du eta.

A aldean, Fiesta del 73 izenburuko kantua aurkituko dugu, dantza pistarako pitzadurarik gabeko ska dotorea. B aldean berriz, 10 especial, are dotoreagoa den reggae instrumentala, tronboiak gidatua eta AEB eta Mexiko arteko mugalde idorreko oiartzunak gordetzen dituena.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.