entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Antton Iturbe 2011

GAF and The Love Supreme Arkestra GAF

Jazz-core CD
Askoetan talde batek estilo ezberdin asko nahasten dituela esan ohi da (funtsean musika guzti-guztiak neurri handiago edo txikiagoan estilo nahasketak direla ahaztuz) hori soilik musika ona izatearen sinonimo izango balitz bezala. Mila aldiz errepikatu diren ideiak hausle edo berritzaile moduan saldu nahi izaten dizkigute askoetan. Musika ona ala txarra besterik ez dagoela pentsatzen duten horietakoa naiz eta askoetan honelako deskribapenen atzean musika txarra edo gutxienez aspergarria besterik ez dut aurkitzen.
GAFen kasua ez da hori, ezta gutxiago ere. Nolabaiteko jazzaren eta hardcorearen arteko nahasketa antzekoa jorratzen dute eta honelakoetan 12Twelve, Ken Vandermark, Zu… eta antzeko mila izen handi datozkit burura.
Baina ez dira hor geratzen eta Shine moduko kantuetan Spacemen 3, Wooden Shjips edota Moon Duoren soinuak gogoratzen dizkidate. Are gehiago, une batzuetan Master Musicians Of Joujouka modukoen trantze psikodeliko sakonetara iristen direla ere esango nuke. Eta ezeri beldurrik ez diotela erakusteko Decata Na Sunceto diskoa ixten duen pieza luze eta ederrari elektronika kosmiko eta anbientalaren ukituak ematen dizkiote.
Beraz bai, Kanariar irlatatik datozen GAF hauek estilo nahasketa praktikatzen dute. Berritzailea ala ez, bost axola niri. Oro har, ikaragarrizko intentsitatea, bizitasuna, irudimena eta kolore aniztasuna duen disko hau oso oso dibertigarria eta izugarri ona baita.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!