entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2018-03-13

Galtzen ikasteko metodoa BALERDI BALERDI

Bost urte iragan dira Balerdi Balerdi Hegoko lautadaren ertzetik izeneko diskoarekin geldialdi luze baten ondotik itzuli zenetik.  
Galtzen ikasteko metodoa izeneko 5. disko honetako 14 kantuetan, Nafartarrek egiten dakitena egiten dute, hots beren power-pop melodiko eta gitarrero mitiko hori.  Hori bai, garai bateko teklatuak eta aitzineko diskoko folk ikutuko harmonika doinu horiek desagertu dira hemen.
Taldekide historikoak diren Too Muro eta Sergio Ibarrola Zara-ren ondoan, oraingoan Angel Iraola aritu da baxuan eta Petti ere taldean sartu da. Musikari hauen ekarpena funtsezkoa izan da lan berri honetan. Bere gitarraren indarra ekartzeaz gain, Pettik adibidez, tarteka blues edo amerikana ikutu batzuk gehitu ditu, ahots eta koru mailan egin lan eskerga ahantzi gabe.
Oraingoan ere, hitz gehienak Took berak idatziak ditu, baina badira esaterako Pello Lizarralde idazleak idatzitakoak ere. Kantuek garai ezberdinei buruzko arrangurak aipatzen dituzte, beti ere taldeak ohikoak dituen umore eta ironia berezi horrekin.
Ezin kronika hau bukatu, diskoa ixten duen Fan Fan Oso Fan kantua aipatu gabe. Taldearen ohiko estilotik zertxobait urrunduz, tronpeta eta tronboi doinu eta guzti, abestia Balerdi Balerdik betiko zaleei egin nahi izan dien keinu polita da. Ziur oparia preziatua izanen dela.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.