entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Ion Etxebarria Kortabarria 2012

Gasteiz Dirt Capital Askoren artean

LP
Diskoaren azala. Gasteiz zikiña. Diskoaren azala. Gasteiz zikiña.
Agintari eta zenbait hedabidek aspertzeraino gogorarazten ari zaizkigu Gasteiz hiriburu berdea dugula. Baina, jakin badakigu barrenak kolore beltz eta usain txarrekotik hurbilago dituela berdetik baino. Ideia horri eta 70. hamarkadako New York hiriko zenbait taldek elkarturik kaleratu zuten Songs of the Naked City bildumaren ildoari jarraituz, Gasteizeko 6 talde hasiberri elkartu eta bakoitzak bi abesti grabatu ditu eskuartean dugun disko honetarako. Gauzak horrela, koordenada musikaleko ezberdinetako taldeak aurkituko ditugu Bi-Batean diskoetxeak biniloan soilik kaleratu duen Gasteiz dirt capital lanean: Los Fontane taldearen surf instrumentaletik, rock eta punkaren alde ezberdinak ferekatzen dituzten Turboneskak, Azken Ordua, Los Canibales zein Los Nitxos, edota saiatu arren sailkatzea ezinezkoa den (zertarako sailkatu?) Sumision City Bluesen doinuetara. Ezbairik gabe, biniloko talderik gomendagarriena azken hauek! Abesti batzuk ongi daude, beste batzuk kaskarxeagoak dira, baina orokorrean bilduma hau Gasteizeko underground eszenaren lagin txiki bat da. Hiri berde honen barrenak zikin eta beltz dauden arren, entsegu lokaletan arnasten dena bestelakoa da. Zin dagizuet.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!