entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Ion Etxebarria 2011

Get out The Right Ons

Rock CD/LP
Get out diskoaren azala. Get out diskoaren azala.

Jaialdi handietan parte hartu, Japonia zein Estatu Batuetatik bira luzeak eman eta taldearen aurreko diskoa nazioarteko zigilu batekin ere kaleratu arren, boskote madrildarrak “etxean” grabatu du bere estudioko hirugarren lana, instrumentu eta anplifikadore propioekin. Aurreko bi diskoetako soul eta funk ñabardurak galdu dituzte, baina zuzenekoetan erakutsi ei duten potentzia eta erritmo biziak transmititzen jakin izan dute energiaz beteriko rock&roll gordin bati esker, garajeari edota popari ere keinuren bat edo beste eginez. Horixe aurkituko dugu funtsean eta zentzurik zabalenean Get Out disko berrian. Eta horretan zeresana dute hautsa kendu dieten gitarra zorrotzek, sekula baino su gehiago atera diete eta diskoa osatzen duten zazpi abestietan (28 minutu eskaseko luzeran). Ez dut uste askotxo esatea denik 2011. urtearen hondarrean kaleratu zuten Get Out lana 2011. urtean nazioartean kaleratu den disko gomendagarrienetakoa denik.


Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!