entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Gotzon Hermosilla 2009

Gimnasia revolucionaria Estricalla

Hardcorea LP
Estricallaren moduko egitasmo baten aurrean, lehenengo tentazioa izaten da banda berria osatzen duten taldekideen aurreko proiektuekin alderatzea. Eta, bai, hemen badago Kloakaoren hardcore azkarraren aztarnarik (azkarra hitzaren esangura bietan, abiada bizikoa eta, aldi berean, buruargia baita). Ezin bestela izan, Kloakaoren taldekideek hartu baitute, neurri handi batean, abesti hauen musika egiteko ardura. Neurri apalago batean, El Corazon del Sapok erritmoekin jolasteko zeukan abilezia edo Kuraiaren kutsu rockzalea ere aurki daitezke hemen. Baina azken emaitza osagaien batuketa soila baino askoz gehiago da. Denetarik du lan honek: amorrua eta grina, urdailean ukabilkada baten moduan jotzen zaituen soinua, ongi oldozturiko testuak, panfletokeriatik ihes egiten dakien kritikotasuna… eta hori guztia, labur, oso labur egiten diren sei abestitan (horietako bat, SNFUren bertsioa), hardcorearen esparruan, 2009an Euskal Herrian argitaraturiko diskorik interesgarrienetako bat osatzeko. Taldekideak beste hamaika saltsatan sarturik daude eta Estricallaren etorkizuna ez da batere argia, baina penagarria litzateke egitasmo hau mugatuko balitz Gimnasia revolucionaria disko honetara eta orain arte eman dituzten kontzertu apurretara (bikainak, bide batez esanda). Hatzak gurutza ditzagun.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!