entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Gotzon Hermosilla 2011

Grooo!!! Porco Bravo

Punk-/-Rock-And-Roll-/-Hard-Rock CD/LP
Porco Bravoren azala. Porco Bravoren azala.
Lotura erlazionatuak
Oraingoan bai. Porco Bravoren aurreko bi lanek, lau abestiko demoak (2004) eta 2009ko “Show!” izeneko CD-ak, punk rock basatiaren eta rock’n’roll grinatsuaren artean mugitzen zen talde baten berri ematen ziguten, baina lan estimagarriak baziren ere, taldekideak ez ziren haiekin guztiz gogobeterik gelditu. “Grooo!!!” honekin, ordea, (taldearen lehenengo disko ofiziala, taldekideek nahiago baitute aurreko bi lanak maketatzat hartzea) lortu egin dute. Turbonegroren zordun den sarrera baten ostean, txerri basatiek kartak mahai gainean jartzen dituzte: rock’n’roll zikin eta lizuna (“Lasciva”, “Motel”), rock eskandinaviarraren eskolan ikasitako lezioak (“Donante”), riff indartsuak (Pulpok eta Asier Indomablek “Electrica actitud” abestian egiten duten lana miresgarria da) eta, labur esanda, Porco Bravo lehenengo mailara eraman dezakeen disko bat. Orain arte, Porco Bravo ezagunak ziren inguru hauetan ikus daitekeen zuzenekorik onenetako baten jabe izateagatik. Hemendik aurrera, zaleek jakin ahal izango dute abesti ikaragarriak ere badituztela.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!