Harold.
Ez dira bereizgarriak. Ez dira arrakastatsuak. Baina zale fidelek estimatzen duten taldea da Leihotikan. Sei urteko lehortea gainditzeko, Arga ibaia hala nola gurutzatu eta
Harold (Gor) lan berria argitaratu dute. Bistakoa da bizitzak eragindako atsedenaldia ederki probestu dutela. Iruńekoek abesti bilduma eskuzabala osatu dute, erritmo bizikoak eta melodikoak. Ez dira 90eko hamarkada hasierako gazteak, baina taldearen izaera sobera mantendu dute, eta hein batean, baita indartu ere. Bad Religion beteranoen bidetik, tarteka oso hurbiletik, euskarazko hardcore nahiz punk rock melodikoa da nafarren oinarria. “Arestiren omenez”, “Esperantza” eta “Bi nesken maitasuna” abesti indartsuek diskoaren hasiera biribiltzen dute. Punkaren eskola zaharrak ere badu lekua (“Gaur ez dira pasako”) eta ezustean, pop rockak (“Espero dudan pertsona bakarra”). Gehienak kantu “serioak” eta kritikoak dira, baina ez denak. Laukoak umorea ez du galdu, eta horren eredu dira “Entzun”, “Arga ibaia” eta “Goizeko ordubiak”. Diskografia partikularrerako ereserki berriak dira hainbat. Bereziki “Bosch” kantu bikaina, egungo krisi egoera islatzen duena.
Sormenean bezainbeste asmatu dute ekoizpenean. Inoizko soinu ederrena lortu dute Iker Piedrafitaren El Sotano estudioan. Iruńekoen zale apurrek sobera gozatuko duten diskoa da. Gainontzekoek nekez jarriko dute Harold Whittles umearen harridura aurpegia. Ordea, Leihotikan sasoiko da aparteko oihartzunik gabe taula gainean gozatzeko.