entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Garzia 2017-08-02

Harriaren hiztegia Jabier Muguruza eta Bernardo Atxaga


Seme-alaben ardura berengain hartzen duten gurasoei zuzendu zaie Jabier Muguruza haurrentzako atondu duen Harriaren hiztegia diskoaren aurkezpenean. Muguruzak berak konposatu du musika eta Bernardo Atxagak idatzi ditu poemak disko txiki baina esanguratsu hontarako. Haur-musika diskoak argitaratzen dituen Mara-Mara etxeak kaleratzen duen bigarrena da, eta eskertzekoa da egindako ahalegina eta sorkuntza lana, Atxagak berak azaldu duen moduan hainbat ate itxita aurkitu baitituzte finantzaketa bilatzeko garaian (azkenean Laboa Fundaziotik etorri da dirua). Bi neska gaztetxo aritu dira kantari: Naroa Zamora eta Daniela Etxebarria, Easo musika eskolako ikasleak biak. Umeei umeek beraiek kantatzeak bizitasuna ematen dio diskoari. Bestalde, puntako musikariak izan dituzte lagun: Michel Longaron (bateria), Txema Garces (baxua), Jon Mari Beasain (gitarra elektrikoa) eta Carles Hipolito (tronboia). Muguruzak berak eskusoinua jo du hainbat abestitan. Proiektu honetarako propio sortutako hitzak eta musika haurren sentsibilitatetik oso hurbil daude, eta Muguruzak magikotzat jo ditu Atxagaren imajinariotik eratorritako testuak. Submarino Txikia umoretsuak, adibidez, The Beatlesen Yellow Submarine-ri egiten dio erreferentzia; animalia hizlariak, gehiegi dakien hontza, hitz bakarra ezagutzen duen harria
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.