entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Antton Iturbe 2010

Hasta que la Soledad Nos Separe Ursula

Post... CD
Doinu guztiak instrumentalak dira eta hitzik ez dago hemen. Gauza handirik ez dakit Ursulari buruz, bere aurreko diskoak ez ditut entzun eta taldeko partaideak zeintzuk diren ez daukat garbi. Andaluzia aldetik datozela eta bi besterik ez direla, hori da dena. Foehn diskoetxearen webgunean pixka bat begiratu ondoren 10 urte daramatzatela eta bai Foehn baita beste diskoetxe batzuetan (Moonpalace) lanak argitaratu dituztela ikusi dut. Baina ez dut askoz gehiago jakin nahi izan momentuz. Bat batean, espero gabe nire bizitzan gurutzatu den disko bat izan da eta aho bete hortz utzi nau. Une zoragarri honen misterioa mantendu nahi dut tarte batean behintzat. Trantze eder honen eragina luzatu…
Hamaika aldiz entzun ondoren, nire iritzia eta pertzepzioa bere horretan jarraitzen du. Ambient-a, soinu paisaiak, post-rock lasaiena eta antzekoak datozkit burura. Badalamentiren dotorezia, Arvo Part-en irmotasuna, Richard Skelton-en lirismoa edota Flying Saucer Attack-en ilunabarreko argiak Ursularen erreferentzia izan daitezkeela iruditzen zait. Bai, baina askoz gehiago dago hemen ezkutatuta. Entzulea oso sakonean emozionatu, interesatu eta buru belarri murgilduta mantentzeko ahalmena dago hemen. Eta hori ez da batere erraza lortzen. Gutxi batzuen esku bakarrik dago eta Ursulakoak talde berezi horren barne daudela esango nuke. Hemendik aurrera egiten dutena eta orain arte egindakoa biziki jarraitu eta entzungo dudala uste dut. Hau poza.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!