entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Ion Etxebarria 2011

Hiltzera goaz Fiachras

Folk, Rock CD
Fiachras. Fiachras.
Estreinako lanaren ildo berean eta distortsioetatik urruti, gorroto zein amodioz idatzitako zapore garratzeko 10 kanta eder jaso ditu Fiachrasek bere bigarren lanean. Fiachras ezagutzen ez duten haientzat, jakin, Bizardunak nafarren anaia zaharrak direla. Anaiak diogu bi taldeen artean partaideak konpartitzen dituztelako eta lantzen duten musikak jatorri bera duelako. Zaharrak berriz, Fiachras lehenago sortu eta lehenago kaleratu zuelako aurreneko diskoa. Alta, ulertzea kosta egiten zaidan arren, komunikabideek batzuei egin diete kasu, besteak ahanzturan galduz. Baina itzuli dira, eta odol egarriz gainera.
Karlos 'Txap'en agindutara grabatutako Hiltzera goaz diskoan, gitarra akustikoa, baxua, bateria, eskusoinua, klarinetea, hammonda, armonika, flauta eta ahots landuen babesean, euskaraz eta gaztelaniaz, maitasun zein guda kantuak entzungo ditugu. Heroi zein antiheroiei abesten diete, egun dituzten desio eta kezkak azalduz. Beharbada ez da estreinako diskoa bezain borobila, baina zinez da disko eder eta gomendagarria.


Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!