entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2006

Hiriko istorioak Juan Carlos P

Jazz CD
Atlantic River, Hau berua eta Ikaro diskoetako kantak, argitaratu gabe zeuden zenbait abesti eta Itoiz mitikoen garaiko Astelehen urdin baten (1978) kanta moldatu ditu Perezek Hiriko istorioak lan berrian. Noski, pop musikaz betea dago lan hau, JC Perezek bere ibilbidean erakutsi baitu pop abesti ia perfektua konposatzeko gai dela behin baino gehiagotan. Disko honetan berez maisuki sortutako abestiak jazz kutsuko moldeekin egokitu ditu. Horrela, berez aparta zena ikaragarri ona bihurtu du. Niri jatorrizko doinuak asko gustatzen zaizkit eta zuzenean estudioan grabaturiko moldaketa hauek ere berdin. Beharbada, disko honen alderdi bereizgarriena haize instrumentuek ematen dioten sonoritatea da: minimalista, ganbara musikatik gertu zenbaitetan, eta, kontraesankorra badirudi ere, guztiz soula.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.