The Bite Bartzelonako taldea da eta
In my town bere lehendabiziko lan luzea. Joan den mendeko 70eko hamarkadaren hondar urteetara garamatza disko honek, alegia, 77ko punkera, revival-mod doinuetara eta power-popera. Diskoa guztiz borobila ez bada ere, dohain asko ditu talde hau kontuan hartzeko: indarra, zuzentasuna, konposizio onak, bidezidor antzuetan ez galtzeko abilezia