Jare taldearen azala.
Bizar anaien proposamen berria, norabide aldaketa esanguratsua tarteko, ez dirudi Idi Bihotzen jarraitzaile askoren gustokoa izango denik. Azukrez gainezka, momentu on asko gozokizko melodia arrunten azpian lurperatuta gelditzen dira. Irrati formuletara zuzendua dirudien lan honen gabeziak, ordea, ez dira ezintasunean sostengatzen, publiko guztietara zuzendu nahi izatean baizik. Beste modu batera esanda, ez dira konposatzeko gabezia edo maila tekniko ezaz esplikatzen. Pieza ederrak badaude, hasierako
Done inguma borobila,
Ilargia bezala edo
Izarra bera, garai zaharretara garaman gitarra solo dotoreaz. Ez hain ona baina onargarria da
Gauak eman didana, baina CDaren erditik aurrera beherakada oso handia da,
Ama Miraria eta diskoa ixten duen
Hiltzen ez den basamortuaren ahultasunagatik. Dena den
Itzala naiz eta
Jareren dinamismoak puntu asko igotzen dizkio lanari.
Itxaropenaren ertzeanek (Alex Sarduirekin erdibana abestua) bezala. Eta Mikel Bizarren ahotsak, arraioa, maila izugarrian jarraitzen du. Ondorioz, edozertarako gai direnaren sentsazioa uzten dute; oraingoan guztiz lortu ez duten arren.