entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2018-06-05

Kalima Glaukoma

Glaukoma taldearen Kalimak hesiak eta mugak gainditzen ditu. Protesta, salaketa eta aldarrikapen oihuak biltzen dituen lanbroa da, beroa, eta askatasun haizeak mugitzen du.
Reggae eta rap erritmoak eta doinuak dira nagusi, dancehall eta raggamuffin aireak ere ageri dira, Glaukomaren kantuetan ohi den bezala, eta rock ukituak ere antzeman daitezke, aurreko lanetan baino nabarmenago.
Haien bidez, bidegabekeriak eta jendartearen gaixotasunak dituzte hizpide, faxismoa, kapitalismoa, ustelkeria, zapalkuntza, arrazakeria, errefuxiatuen tragedia, gerrak, historiaren manipulazioa, generoaren eraikuntza soziala, ongizate espejismoak, lan eta bizimodu eskasa, maitasun faltsua, indibidualismoa, itxurakeria... Eta begirunea, berdintasuna, adierazpen askatasuna, memoria historikoa, nor den bezala izatea eta bere burua onartzea, eta nork bere buruarekin pentsatzea eta erabakitzea aldarrikatzen dute.
Glaukomak beste urrats bat egin du aurrera Kalima hirugarren lan luzearekin. Disko bikoitza da, lan bikaina, Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Joseba Ponceren diseinuarekin ederki osatua. Betiko Glaukoma dela antzeman daiteke kantuetan, baina helduagoa, zuzenagoa, gordinagoa, gogorragoa.

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.