entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2015-04-29

KX KX proiektua / Keu Agirretxea eta Xabier Iriondo

Esperimentala CD
Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Keu Agirretxea (Uek, Fjord, Etsaiak...) eta Xabier Iriondo (Afterhours) musikariek indarrak batu dituzte ohizkanpoko disko bat atontzeko, batzuetan txundigarria, bestetan arraroa, beti ere komertzialtasunaren parametroetatik oso urrun dagoena. Esperimentazioaren eta autore-kantugintzaren artean kokatua, diskoak biltzen dituen hamar piezekin nahieran jolasten du bikoteak. Apurtu (Sekretua) eta kiribildu (Zure neguan) egiten dituzte, aurretik asma ezinezko egiturekin muntatzen dituzte (Buru-Handien mendekua) eta, gutxien espero duzunean, behe laino baten gisako atmosferak altsatzen dituzte gure zentzumenak lausotzeko (Kalandi). Kirmen Uribe Amak einddako jertsak olerkia errezitatzen entzungo dugu ere.
Bestalde, Keuren ahots melodiek giro (askotan) kezkagarriekin egiten dute topo, elkarren arteko kontrastea areagotuz. Diskoaren amaiera aldean berriz, Urriak 19 kantua zain dugu, hasiera aztoragarri bezain zinematografikoa duen pieza.
Disko honetan ez da ezer espero duzun bezalakoa. Eta horrek berezia ez ezik, oso estimagarria bihurtzen du.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.