entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Antton Iturbe 2011

Leave Home The Men

Rock-Zaratatsua CD, LP
The Men taldearen azala. The Men taldearen azala.
The Men - Bataille

Ring-eko soken gainean besoak zabalduta, egundoko jipoia jaso duen boxeolari baten moduan sentitzen naiz. Zapalduta, etsita. Mina sentitzeko ere indarrik ez daukat eta horren ordez zorabio gozo eta baketsu batean murgiltzen naiz. Arrazoia? Brooklyn-eko laukote ikaragarri honen diskoa goitik behera entzuteko gai izan naizela.

Bortitza, itzela, izugarria… milaka adjektibo datozkit burura, baina hitz batean deskribatu behar banu disko honen soinua, HANDIA esango nuke. Zabaleraz eta intentsitatez.

Ramonesen diska ezagunen baten izena maileguan hartzen dute eta bai, oinarria nolabait Queens-eko laukotea eta orokorrean CBGB-ren inguruko taldeen soinu zorrotzean dagoela esan daiteke. Baina ordutik urte asko pasa dira eta The Meneko mutilak askoz ere musika gehiago entzun dute. Entzun eta oso ondo hausnartu gainera. Batik bat Husker Du-ren zentzu melodikoa, Sonic Youth-en askatasuna eta irudimena eta Spacemen 3ren estasi errepikakorra bereganatzeko garaian. Ondorioz, diskoko abestiak zaratatsu, mingarri eta zikin bezain zabal, eder eta atxekigarriak dira. Punk psikodelikoa? Baliteke. Garbi dudana zera da, goitik behera oso gomendagarria dela eta bereziki lehenengo kantuaren hasera antologikoa dela. Lauzpabost minutuko zurrunbilo bat tentsioa pixkanaka goratuz doa eta bat batean leherketa sonikoa ekaitz baten moduan dator zure gainera, Mike Tyson-en ukabila bezala. Ohartuta zaudete.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!