entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Atton Iturbe 2012

Luminaries and synastry Motion Sickness Of Time Travel

Elektronika CD
Motionen diskoaren azala. Motionen diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gutxitan entzun dut talde baten soinua deskribatzeko izen ederrago eta egokiagorik. Motion Sickness Of Time Travelek (denboran atzera eta aurrera bidaiatzeaz zorabiatuta –gutxi gora behera itzuliz–) milaka erreferentzien artean etengabe salto egiten du eta entzulea nahastu eta mozkortu egiten dute. Entzunaldi saio baten amaieran beraien musika eter pozointsu batean disolbatzen dela iruditzen zaizu. Gure eguneroko pertzepzio estutik at oso urrunera joan dela esango zenuke.
Era honetan, oso zaila egiten zait Motionen musika deskribatzea. Beharbada, Bibio-ren antzeko indietronikaz edota Morr diskoetxeko soinuak aipatu daitezke inspirazio moduan. Baina bikote honek duen lotsagabekeri naif hori ez dago imitatzerik. Horrexek ematen dio bere nortasun ukaezina eta aurretik aipatutakoen gaineko maila batera bultzatzen du musika. Une batzuetan bere haur moduko sinpletasun horretan entzule moduan zure buruaz lotsatzera eta “kritiko aditu” bezela dituzun aurreritzi guztiak bertan behera uztera eramaten baitzaitu. Pirinieotako iturburu ezkutuenaren urak bezala desintoxikatzen zaituela sentitzen duzu. Benetan, ez dakit ezer gehiago esan behar edo esan ahal dudanik…

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!