entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Ion Etxe 2009

Menu del día Garagardo Gura

Ska CD
Duela lauzpabost urte Gasteizko txaranga bateko kide ziren lagun talde batek “Sortuko al dugu musika talde bat?” elkarri galdegin eta musika talde bat sortzeak izan ditzakeen buruhausteak gainditu ostean, martxan jarri zuten Garagardo Gura ska taldea, herrikide Betagarrik urte dezente lehenago egin bezala. Gasteizko Gaztetxean berezia izaten den lehenengo kontzertua eskaini zuten (ez dira lehenak izan ezta azkenak izango estreinaldia oholtza horretan egin dutenak). Ondoren etorri ziren nazioartean entzutetsu diren Skarface eta New York Ska Jazz Ensamble taldeekin eskainitakoak. Eta “Doble Malta” maketarekin talde hasi berri batek gainditu beharreko beste pauso bat gainditu zuten.
Orain berriz, Iruñako K Estudioetan Alberto Porres teknikariaren laguntzaz grabatutako “Menu del día” lehenengo lan luzea kaleratu dute, ska doinu dantzagarriak oinarri hartuz. Eguneko menu berezi honetan ska doinuak nagusi diren arren, bestelako doinu “beroek” ere dastatu ditzakegu: reggaea zein funkya, edota metala, baina doinu guztien arteko nahasketa naturala eskaintzen digu Garagardo Gurak, euskaraz zein espainolez kantatua. Jorratzen dituzten gaiak ere anitzak dira, eguneko menu batek eskaintzen dituen horrenbeste aukera, beti ere ikuspuntu kritikotik: musika askearen aldeko aldarria, XXI. mende honetan zinezko musikaria desagertze arriskuan dagola ohartaraziz; gerra zibilean bizitakoaren memoria historikoa; sexu bereko pertsonen arteko maitasun askearen aldarria; ska doinu eta mugimenduaren historiari errepasoa 60. hamarkadako Jamaikatik gaur egungo Euskal Herrira; eta bestelako istorioak, guztira bederatzi, hamargarren kantua azkenburu instrumentala baita. Garagardo Gurak eguneko menua prest du. Dastatu gura duenak on egin dezala.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!