entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria 2010

More circus than ever Cool Circus

Hard-Rock CD
Estreinako lan gisa Spend all you ve got izeneko 10 hatz-beteko biniloa kaleratu eta bi urteren buruan, 9 abesti berri aurkeztera dator Arrasateko boskotea. Eta honekin batera, berri txar bat. Taldea desegiteko erabakia hartu baitu. Diskoak guztira 13 pieza eder dakartza, aipatutako lanak jaso zituen 4 kantuak ere bonus gisa gehitu dizkiote eta. Taldekideak, musikalki ezberdinak diren zirku anitzetan jardundakoak izan arren (Ekon, Captain Nemo, Arkada Social, Spezial Guest...), bigarrengoz pizti guztiak karpa berean bildu dira: hard rocka, punk rocka eta high energy doinuen babesean. Baina esango nuke disko honetan ere eskandinaviar kutsuko punk rock doinuak direla nagusi, nahiz eta egia den 70. hamarkadako rockak aurkezpen lanean baino presentzia gehiago duen. Bosten artean gehien nabarmentzen dena Yagoren gitarra bada ere (soilik 49 segundo irauten dituen Superfuckers 1#.0 kantua entzutea besterik ez dago), Txarlik ahotsean egindako lana ere goraipatzekoa da. Pena, konturatuko orduko zirkoak ateak itxi behar, agur esan eta ikuskizuna jada amaitu delako, diskoaren izenburuak aditzera eman ez bezala. Ikuskizun gosez gelditu garen arren, kaleratutako bi lanek aseko gaituzte.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.