entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2011

Mueven el esqueleto Los Tiki Phantoms

Surf CD/LP
Hirugarrenean bai. Eta ez aurreko bi diskoak txarrak edo hala nolakoak izan zirelako. Ezta gutxiago ere. Katalanen lehen bi diskoak ez daude batere gaizki, baina hau beste gauza bat da. Taldearen soinuari fidel, inoizko bizitasuna eta mamia erdietsi dute. Los Tiki Phantoms-en soinuak surf instrumentalean du jatorria eta garapen iturri, baina ez da kopia edo errepikapen hobeago edo txarrago bat. Ez. Tikiek badute (hasieratik esanen genuke) berezko soinu bat, bakarrak egiten dituena.
Bada, taldearen hirugarren disko luze honetan, western ukituak, rock and roll primitiboa, surf klasikoa, sumendiko gitarrak, tronpeta beroak, akordeoiak (bai, akordeoiak!)... entzunen ditugu. Ziztu bizian pasatzen diren hamabost abesti dira (bi minuturen bueltan ia denak): Bala de plata, Justicia, Fuego, Cuerpo que explota, Phantoms theme... agerian uzten digutenak neurria hartua diotela soinuari, konposizioari, kantuen luzerari eta, zer esanik ez, darabilten estetika zainduari. Azken finean, Mueven el esqueleto izenburuak arras ongi egiten du bat barruan dakarrenarekin: hezurdura mugitzen ez dutenik ezin esan!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.